XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ahalordearen testigantza autoetan jaso ondoren, itzul bedi berori.

Ebazpen honen kontra aurkez daiteke birjarpeneko errekurtsoa HIRU EGUNEKO epean, eta jarri ere idatziz egingo da Epaitegi honen aurrean.

Horixe proposatu eta sinatzen da, nik fede ematen dudalarik.

ADOS,

IDAZKARIA

118. EPAI KANONIKOAREN EXEKUZIOA. 30/1981 LEGEKO 2. XEDAPEN GEHIGARRIA

LEHEN INSTANTZIAKO ...EPAITEGIA

PROBIDENTZI PROPOSAMENA ...IDAZKARI J/A.ak EGINA

...(e)ko hirian, ...(e)ko egunean.

Aurreko idazkia eta laguntzen dion dokumentua hartutzat emanez, erregistra bitez.

Tarteratutzat ematen da Epai Kanonikoak efikazia Zibila izan dezala eskatuz egindako demanda, eta ANTONIO ARTAMENDI ELZO Prokuradorea ere alderditzat, ANGELA AMILIBIA AIZPURUren ordezkaritzan, horrekin tratatu beharko direlarik aurrerantzeko diligentziak, berorri itzuliz aurkeztutako ahalordea behin autoetan berorren testigantza jaso ondoren.

Eman bekio demandaren trasladoa Ministraritza Fiskalari eta ...J/A demandatuari, kopiak entregatuz, eta hauei bederatzi egun bitarteko audientzia emango zaie, beren eskubidez komeni zaiena alega dezaten, demandatuak legezko moduan ordezkatu eta defenditua agertu beharko duelarik.

Ebazpen honen kontra aurkez daiteke birjarpeneko errekurtsoa HIRU EGUNEKO epean, eta jarri ere idatziz egingo da Epaitegi honen aurrean.

Horixe proposatu eta sinatzen da, nik fede ematen dudalarik.

ADOS,

IDAZKARIA